ES | EU
Gobierno Vasco

AGIPADeko aditua Institutuan

2019-10-11

Lezo Institutukook eta AGIPADeko prebentzio taldea Drogamenpekotasunen Prebentziorako programa bat aurrera eramaten ari gara.

 

3.DBHko ikasleak, esku-hartze misto bat jasotzen ari dira, hau da, tutoreak eta aditua elkarlan bat burutzen ari dira. Saio hauetan alkohola eta kalamuari buruzko informazioa eta kontsumoei lotutako alderdi inespezifikoak lantzen ari dira, hau dela eta, aipatutako aditua Institutuan eduki dugu hilaren 10ean eta 11n.

 

Gurasoentzat ere hitzaldi bat antolatu dugu, urriaren 16an, azteazkena, arratsaldeko 17:30ean Institutuan bertan.

 

 

 

 

 

 

4.DBH-ko ikasleak industria egunean

2019-10-03

4. DBH-ko Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleak Adegik antolaturiko Industria Egunean parte hartu zuten. Goizean goiz ZB tailerra bisitatu zuten, eta eguerdian Kursaaleko ekitaldian izan ziren. 

 

 

 

 

 

 

6. mailakoak gurean

2019-06-05

6. mailako ikasleen bisita jaso genuen atzo arratsaldean. Poliki poliki lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzarako bidea prestatzen hasi gara.

 

 

 

 

Agenda 21eko ikasleak udaletxean

2019-06-04

Maiatzaren 28an Eskolako Agenda 21eko ikasleak udaletxean egon ziren. Bertan, aurreko astean adostutako konpromisoak eta eskaerak plazaratu zizkieten ingurumen-zinegotziari eta ingurumen-teknikariari. Hauek eskaerak entzun zituzten eta uda eta gero erantzungo dituzte.

   

 

 

Frankismoko esklaboen barrakoietara bisita

2019-06-03

4.DBHko ikasleek Jaizkibel ingurura egin zuten bisita; zehazki, "trabajadoreen" barrakoietara. Etxetxo Lezoko memoria historikoaren elkarteko kide baten azalpenak jasotzeko aukera izan zuten gainera.

 

Frankismoaren esklabo horiek, euskaldunak zein frankistek espainiar estatuan atxilotutakoak, Jaizkibelgo errepidea egin zuten, besteak beste, lan zibil eta batez ere interes militarrekoak egiteko baliatzen baitzituzten.

 

 

 

Barne zerbitzuak

© Lezo Institutua
Telefonoa: 943899281 | Fax: 943899282 | 012962aa@hezkuntza.net