Zer da Hauspoa?

2018/2019 ikasturtean Lezo Institutuan martxan jarri genuen HAUSPOA proiektua. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa da eta bere helburu nagusiak emaitzen eta bizikidetzaren hobekuntza eta ikasleen autonomia lantzea dira.

 

Helburu hauek betetzeko asmotan eguneroko jardunean aldaketa batzuk egon dira: goizean, ordutegi trinkoan, curriculum ofizialean agertzen diren ikasgaiak ematen dira eta arratsaldean (astelehenean, asteartean eta ostegunean), errefortzuko klaseak eta zaletasunak lantzeko tailerrak antolatzen dira. Arratsaldean ere bilerak eta ikasleen beharren arabera sortzen diren ekintzak egiten dira.

 

Arratsaldeko tailerretan familien parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da, bai pertsonalki bai IGE-ren bitartez. Tailer bat egiteko ideiarik baduzue, jarri gurekin kontaktuan!