Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

2019-11-18

Aurten lehen aldiz etorri da Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Lezora eta gure 3.mailako ikasleak bertan egon ziren urriaren 25ean, Gezala Auditoriumean egindako ekitaldian. Itsasoaren kutsadurari buruzko laburmetrai batzuk ikusi zituzten eta ondoren gaiari buruz galderak egin ahal izan zizkioten aurkezleari. Oso interesgarria izan zen.

 

 

 

 

 

BIBE - BIZI BERRIA EKINTZA

2019-11-11

7an eta 8an talde honetako partaidea izan dugu gurean hirugarren eta laugarren mailako ikasleei hitzalditxo bat emateko. Helburua izan da joku inguruan sor daitezkeen arriskuak ikustea, eta ikusi ditugula esango dugu. Egindakoa hitz gutxitan laburtzeko, hauek izan dira mezurik garrantzitsuenak: bakarrak gara, errepikaezinak; bizitza dibertigarria da baina konplexua ere bai; kontua da askatasunean bizitzea eta erabakitzea.

 

 

 

 

 

Bidasoako jeitsiera piraguaz

2019-10-31

Urriaren 21ean 4. DBHko ikasleekin piraguaz Bidasoa ibaia jeistera joan ginen. Zortzi kilometroko ibilbidea osatu genuen korrontearen laguntzarekin. Endarlatsatik abiatuta arriskurik gabeko zenbait ur laster jeitsi genituen hasierako zatian. Batzuk lortu zuten hauek pasatzea, baina beste batzuk ustegabeko bainua hartu zuten. Bukaera lasaia izan genuen eguzkiaz gozatuz Irungo Santiagotarrak taldeko egoitzaraino, bertan dutxa beroa hartuz.

 

 

 

 

 

Agenda 21eko ikasleak udaletxean

2019-10-31

Urriaren 29an Eskolako Agenda 21eko Udal Foroa ospatu zen Lezoko udaletxean, eta bertan gure ikasleak egon ziren udalari egindako eskaeren erantzunak entzuteko. Parte hartze handia izan zuten eta oso gustura hitz egin zuten zinegotziekin eta ingurumen-teknikariekin Lezoko ingurumen-arazoei eta haien konponbideei buruz.

 

 

 

 

 

EITB-ko Gure Kasa-n

2019-10-25

Joan den asteartean, hilak 15, institutuko hainbat ikasle Eitb-ko Gure Kasa saioan egon ziren. Elkarrizketatuak Gorka Otxoa aktorea eta Igor González de Galdeano txirrindularia izan ziren. Oso ondo pasa genuen, oso interesgarria izan zen; telebistaren barruko funtzionamendua ikusi ahal izan genuen. Errepikatzeko modukoa!

 

 

 

 

 

Barne zerbitzuak