Papresara bisita

2020-03-12

4.DBHko Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleek Papresa fabrika bisitatu dute. Bertan, paperaren ekoizpen-prozesua bertatik bertara ikustearekin batera, lantegi historikoaren ezaugarrien eta historiaren berri izan dugu.

 

 

 

 

 

AƱarbera eta Petritegira bisita

2020-03-11

Martxoaren 10ean 1. mailako ikasleak AƱarbeko urtegian eta Petritegiko ura edangarria bihurtzeko gunean egon ziren. Han uraren hiri-hornikuntzari buruzko lehenengo bi pausoak ezagutu zituzten eta goiz zoragarria pasa zuten.

 

 

 

 

 

Lezo Institutua, Euskal Eskola Publikoaz Harro!

2020-03-06

Asteazkenean, Lezo Institutuko ikasle eta irakasleek mosaikoa egin genuen Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpainarako. Euripean ere, han egon ginen!

 

 

 

 

 

Emakumeak, euskaldunak, lezoarrak, kirolariak! AURRERA!

2020-03-04

Datorren ostiralean, martxoaren 6an, bisita berezia izango dugu Lezo Insitutuan. Dakizuenez, datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna izango da eta igandea izaki, institutuan ostiralean ospatuko dugu egun aldarrikatzaile hori.

Hasteko, Euskara Talaiari esker Lierni Lekuona, Maitane Etxeberria eta Maddi Fernandez izango ditugu lezoar emakume kirolari euskalduna izateak zer suposatzen duen kontatzen. Zer leku dute emakumeek kirolean? Zer-nolako zailtasunak dituzte? Zer suposatzen du euskaldun izateak kirol munduan?

Gure ikasleek prest dituzte herriko kirolari erreferente bihurtu direnei egingo dizkieten galderak. Ziur gaude etekina aterako diotela bisitari!

Ondoren, 4. orduan, historiako emakume garrantzitsuenetariko batzuk ezagutzeko jolasak egingo ditugu; besteak beste, Nor da nor? erraldoia, Nor naiz? edo Memory jolastean aritu ahal izango dira.

 

 

 

 

 

Barne zerbitzuak