AUKERAKO ARLOAK

2020-05-11

 

Datorren ikasturterako aukerako arloen zerrenda dagoeneko argitaratu dugu. Zerrenda bistaratzeko jarraitu 'Hezkuntza Eskaintza > Aukerakoak 20/21 Ikasturtea'

 

Lezo Institutua Galtzagorri elkartearen Booktrailer lehiaketaren finalean!

2020-05-10

4. mailako ikasle batzuek egindako Booktrailerra Galtzagorri elkarteak urtero antolatzen duen Booktrailer Lehiaketako epaimahaiaren sariaren finalerako hautatua izan da. EHUNEKOAK izengoitiaz lehiatu den taldeari: ZORIONAK! Maiatzaren 20an saria irabazi ala ez, harro sentitzeko modukoa da lortu duzuena!

Gogoratu, gainera, ikastetxeko beste hiru lan ere izan zirela aukeratuak publikoaren saria lortzeko. Beraz, laugarren mailako PAKO BELEA eta NAOE taldeen lanak; bai eta bigarren mailako MUTANTEAK talderaren lana irabazle suerta daitezke kategoria horretan. Ez da makala egin duzuen lana, ZORIONAK zuei ere!

Irrikaz itxarongo dugu maiatzaren 20a!

Hemen duzu booktrailerrak ikusteko aukera: https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/2019-2020/booktrailerrak/lehiaketa/booktrailerrak

 

 

 

 

 

Etxealditik Euskaraldira!

2020-04-23

Martxan da hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena.

Etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, hizkuntza ohiturak etxetik aldatzeko proposamena heldu zaigu.

Baina zertan datza ekimenak? Bada, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik egiteko ekintzak proposatu dizkigute oraingoan. Horrela, gure hizkuntza ohiturak aldatzen hasita, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldirako prestaketa lanak eginda izango ditugu.

Oraingoz, APIRILAREN 20-23 BITARTEAN egin beharreko lanaz arduratu behar dugu. Egun hauetarako proposatu digutena HAUSNARKETA da. Zein hizkuntzatan egiten dugu gertukoenekin? Etxean bizikide ditugun horiekin? Bideo-deiez eguna alaitzen diguten horiekin? Jaso taula batean guztien erantzunak! Informazio gehiago nahi baduzu, hemen dituzu aurkezpen-bideoak:

*Etxealditik Euskaraldira, aurkezpena: https://labur.eus/iM1vR *Apirilaren 20-23ko ariketa: https://labur.eus/4XrPa

Hurrengo ekintzen berri ere emango dizugu!

Animatuko al zara? Egin dezagun euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!

 

 

 

 

 

Papresara bisita

2020-03-12

4.DBHko Ekonomia eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleek Papresa fabrika bisitatu dute. Bertan, paperaren ekoizpen-prozesua bertatik bertara ikustearekin batera, lantegi historikoaren ezaugarrien eta historiaren berri izan dugu.

 

 

 

 

 

Barne zerbitzuak