Bizikidetza indartzeko proiektua

Helburu orokorrak

  • Nerabezaroan ematen diren aldaketa fisiko eta psikologikoak aztertzea. Aldaketa horien inguruan sortzen diren bizipenak partekatzea.
  • Norberaren eta besteen gorputza eta nortasuna baloratzea. Ematen diren desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea.
  • Jarrera ireki eta positiboak sortzea. Sexualitatearen, drogaren, harremanen inguruan balioak eratzea.
  • Erantzun egokiak asmatzen eta esaten ikastea.
  • Ahal den neurrian, arriskutsuak edo desegokiak izan daitezkeen erantzunak saihestea.
  • Kulturak ezarri dituen rolen aurrean jarrera kritikoa sortaraztea.
  • Ikasleekin hitz egiteko gune bat sortzea. Kuriositateak, esperientziak, ezagutzak... trukatu ahal izatea.
  • Gurasoekin ere beste gune bat sortzea, elkarrekin esperientziak, ezagutzak, beldurrak... elkar trukatu ahal izateko.

Aurreko dena laburtuz, gure helburua hau dela esan dezakegu: ikasle bakoitza izaten ari den garapenarekin (fisikoa eta psikologikoa) pozik sentitzea eta besteena errespetatzea eta onartzea.

Jarduerak

Institutuak, ikasleentzat, lau mailetan antolatuko ditu hainbat jarduera. Gurasoentzat (eta irakasleentzat nahi izanez gero) ere hainbat jarduera antolatuko ditugu gai hauen inguruan: hezkidetza, sexualitatea, drogen erabilera. Irakasle guztientzat formakuntza saio batzuk egitea aurreikusten dugu Hezkidetza gaia lantzeko.

1. Maila:

Tutoreen bidez, tutoretza orduan landuko ditugu aurrerago azaltzen ditugun gaiak:

  • Nola ikusten dut nire burua?
  • Nola ikusten naute besteek?
  • Nire gorputza eta besteena: nesken eta mutilen aldaketarik intimoenak.
  • Nola sentitzen naiz?
  • Partekatutako espazioa: janzterakoan, zure gelan, jaterakoan, aldagelan, lagunekin ateratzean, zure mundua.
  • Nabigatuko al dugu? Moda, zinema, musika, klaseak, aisialdia...interneten.
  • Atsegin al duzu irakurtzea? Eleberrien zerrenda.
  • Aisialdia.

Bestalde, eta tutoretza erabilita ere, Hezkidetza lantzeko hainbat ekintza egingo dugu: Genero indarkeria saihesteko bideoren bat ikusi eta landu: "Zeharka", "Guapa", "Beldur Barik" programakoak, "Heterofobia", "Majorité opprimée"… Maitasun erromantikoa modu kritikoz aztertu, "Laboramorio" baliabide erabiliz. Martxoaren 8 egunaren inguruan emakumeen ekarpenak ikusarazi.

2. Maila:

Hirusta taldearen bidez eutsiko diogu hezkuntza afektibo sexualari. Urrian 6 orduko ikastaroa egingo dugu. Gurasoentzat ere egingo da saio bat. Maila honetan hasitako lanak 4. mailan jarraipena izango du. Talde dinamiken bidez maila honetan jorratuko diren gaiak hauek dira.

  • Sexualitatearen kontzeptua.
  • Distentsio jokoa
  • Brain-storming (sexualitate hitzarekin).
  • Galdera libreak.
  • Sexualitatearen definizioa sexologiatik abiatuta (ugalketa / plazerra).
  • Sexualitatea... bizitza osoan zehar ematen den prozesua.
  • Amaitu ezinezko istorioak.
  • Nagore eta Itziarren testua (egoera erreala lantzeko).
  • Gorputza, estetika, estereotipoak.
  • "Gorputzaren irudia"ren fitxa didaktikoa.
  • Eztabaidarako puntuak.
  • "Kaleko jendearen" gorputz sexuatuak landu eta estereotipoekin lotu.
  • Historian zehar eman diren estereotipoen aldaketa.
  • Zer da masturbazioa? Nor masturbatzen da? Nola? Non? Zertarako?
  • Auto-estimuari buruzko testu bat irakurri eta komentatu.
  • Kalean jasotako informazioa aztertu eta konparatu.
  • Ebaluazioa.

Tutoretzan Hezkidetza gaia landuko da ere. Erreferentzia bezala gaiari buruz 1. mailako atalean esandakoa erabiliko dugu.

"Ikasle laguntzailea" programa ezarri dugu, horrek esan nahi du mailako ikasle guztiek formakuntza jasoko dutela euren arteko gatazkak bideratzeko. Horrez gain talde bakoitzean lau ikaslek (bi neska eta bi mutil) "laguntzaile" funtzioak hartuko dituzte.

3. Maila:

Drogak eta drogamenpekotasunak gaia landuko dugu. Kasu honetan ere, tutoretzak aprobetxatuz eta sarrera moduan, hainbat lan egingo dira; geroago, Agipad taldearen bidez, ikasleek (talde bakoitzak) 2 orduko 2 saio edukiko dute.

Gurasoentzat ere saio bat antolatuko dugu.

Tutoretzan Hezkidetza gaia landuko da ere. Erreferentzia bezala gaiari buruz 1. mailako atalean esandakoa erabiliko dugu.

"Ikasle laguntzailea" programa ezarri dugu 3.ean ere, horrek esan nahi du mailako ikasle guztiek formakuntza jasoko dutela euren arteko gatazkak bideratzeko. Horrez gain talde bakoitzean lau ikaslek (bi neska eta bi mutil) "laguntzaile" funtzioak hartuko dituzte.

4. Maila:

Urrian Hirusta taldearekin berriro egingo da 6 orduko ikastaroa. Gurasoentzat ere beste saio bat antolatuko dugu. Maila honetan hau egingo da:

  • Aurreko urteetan ikusitakoaren errepasoa.
  • Distentsio jokoa.
  • Galdera libreak egin (paper batean eta banaka).
  • "Esperientziak" fitxa didaktikoa landu: sexualitatea bizitzeko era desberdinak.
  • Jarrerak: Debekagarriak, Baimenduzkoak, Kultibozkoak.
  • Ebaluazioa.

Gaiari eusteko Gehitu taldekoen bidez homosexualitatea gaia landuko da.

Horrez gain, Harribeltza taldearekin HIESaren aurrean prebentzioa landuko da. Honi beste saio bat dedikatuko diogu.

Hezkidetza landuko da. Aurretik aipatutako gaiez gain, kurtso honetan egiten den orientazio akademikoan lanbideen inguruan dauden sinismenak kuestionatzeko asmoa dugu.

Hezkidetza gaiarekin jarraituz eta Institutua bere orokortasunean hartuta beste jarduera batzuk egiteko asmoa dugu:

  • Berdintasunerako buzoia bultzatu.
  • Jolasgaraiko jolasmaterial anitza eskaini ikasleei.
  • Liburutegia feminismoa ezagutzeko materialez hornitu.
  • Irakasleentzat formakuntza ikastaroa.
  • Irakasleen materiala aztertu eta genero ikuspuntutik birmoldatu.
  • Berdintasun batzordea sortu.
  • Gurasoentzat/gurasoekin hainbat hitzaldi antolatu.

Bestalde, alkoholaren kontsumo inguruan "Arriskua Alkohola" programari heldu diogu. Talde bakoitzak 2 saio, 3 ordu, erabili du Ortzadar taldearen bidez gaia jorratzeko.