Araudia

HAUSPOA – ARAUAK

  1. Bertaratzea

Eskaintzaren deialdia egin ondoren, ikaslegoaren izen-ematearekin osatuko dira zerrendak.

Lehentasunak markatzen dira:  

1. Ikasleak/Familiak eskatutakoak.

2. Pendienteak eta irakasleak gomendatuak.    

Urtean zehar zerbait suspenditzen dutenei irakasleek aholkatuko diete errefortzura joatea eta tutoreak familiei komunikatuko die. 

Bai errefortzuetan bai beste tailerretan, justifikatu gabeko HIRU HUTSEGITE suertatzen badira, ikasleak tailer horretara joateko eskubidea gal dezake hurrengo ebaluaziora arte eta tutoreak familiei jakinaraziko die. 

  1. Klasetik kanporatua izatea

Arratsaldeko tailerrak eraginkorrak izateko lan-giro ona izatea ezinbestekoa da. Horregatik, ikasle batek jarrera desegokia azaltzen badu, egun horretan kanporatua izango da tailerretik. Kanporaketak familiei komunikatuko zaizkie neurriak har ditzaten. 

Tailer batean ikasle bat HIRU ALDIZ KANPORATUA izan bada, tailer horretara joateko eskubidea  gal dezake eta tutoreak familiei jakinaraziko die.

  1. Errefortzu tailerretan izena eman edo baja eman. 

Beste arrazoirik ez balego, ikasgai bakoitzaren irakasleak erabakiko du ikasle batek errefortzu tailer batean izena eman behar duen edo, errefortzua ez badu behar, tailerra utz dezakeen. 

Erabaki hauek ikasleen jarraipena egiten den bileretan hartuko dira, hau da, ebaluazio erdiko Ziklo Bileran eta ebaluazio bukaerako Ebaluazio Bileran. Erabakiak tutoreak komunikatuko dizkie familiei. 

  1. Liburutegiaren erabilera

Arratsaldeko lehenengo saioan liburutegia zabalik egongo da etxerako lanak , talde-lanak… egiteko. Gelditzen diren ikasleek ez dute aldez aurretik izena eman beharko baina, liburutegiko kontrola eramateko asmoz, agertzen diren ikasleen izenak hartuko ditugu. 


HAUSPOAKO ORDUETAN SOILIK GELAN EDO LEHENENGO SAIOA BADA, LIBURUTEGIAN EGON DAITEKE.