Ipuin-kontaketa musikatuak

2020-01-24

Aste honetan, 1. eta 2. mailako ikasleek Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin-kontaketa musikatua izan dute.

Lehenengo mailakoek betiko eskemak puskatu eta hainbat emozio bizitzeko parada izan dute. Ordubeteko saioan gai asko jorratu dituzte, besteak beste: generoa, bullying-a, mikro matxismoa, laguntasuna, sexualitatea, heriotza…

Bigarren mailakoen saioan, berriz, ipuin-kontalaria lau emakume migratzaileren larruan jarri da, eta haien istorioak kontatu ditu. Ilea lazteko modukoak izan dira lau kontaketak. Halaxe ikusi ditugu ikasleak, kontakizunean erabat sartuta, harrapatuta.

Eskerrik asko, berriz ere, Amaia ipuin-kontalariari eta Irati gitarra-jotzaileari.

 

 

 

 

 

OIHAN VEGA - IRRATI DIDAKTIKOA

2020-01-20

Euskal kontsumitzaileak gara? Oihan Vega gurekin egon da eta berarekin hausnartu dugu hainbat gauza, esate baterako, musika, telebista, irratia... nola kontsumitzen dugun. Gaztea irratia barruko funtzionamendua ezagutu dugu. Gurekin egoteagatik eta euskararen erabilera bultzatzeagatik...Mila esker Oihan

 

 

 

 

 

OSKARA ikuskizunaz gozatu zuten 4.DBHko ikasleek

2020-01-16

Pasa den astelehenean, Kukai dantza taldearen Oskara ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten DBHko 4.mailako ikasleek. Luxuzko emanaldia izan zen, gainera; ikuskizuna amaitzean, Jon Maya eta ikuskizunean parte hartutako sei dantzariekin solasaldia izan baikenuen. 2017an Espainiar Arte eszenikoen Max sariketan hiru sari lortu zituen ikuskizunak ez zituen epel utzi gure ikasleak; izan ere, ikuskizuna gustatu edo ez, ulertu edo ez, guztiak atera baitziren gauza bera esanez: A zer mugimendu trebeak! A zer ikuskizun berezi eta deigarria! Ikusitakoaz hausnartuz eta interpretatuz egin genuen ikastetxerako bueltako bidea. Ziur gaude buruan iltzatuta geratu zaiela haien herrikide den Jon Maya eta Kukai dantza taldearen izena eta lana. Eskerrik asko Kukai dantza taldeari gonbidapenagatik!

 

 

 

 

 

Egunsentia Lezo Institututik

2020-01-15

Horrelako egunsentia eduki dugu gaur Lezo Institutuan.

 

 

 

 

 

Urte Berri On

2019-12-20

Lezo Institutuaren partetik, Eguberri on denei.

 

 

 

 

 

Barne zerbitzuak